LandaGO 2024-2026

Gipuzkoako landa-eremuetarako mugikortasun autonomo aurreratua (LANDAGO)

01

Proiektua

Landa-eremuetan mugikortasun eredu autonomo aurreratuak garatzea

02

Helburuak

Garapen teknologikoa, gizarte eta lurralde inklusioa eta berrikuntza

03

Kolaboratzaileak

04

Ondorioak

Gipuzkoa mugikortasun autonomoaren eredu izatea Europan

Vehículo de BasqueCCAM en Amezketa

LandaGO ekimenak, tokiko garapena sustatzeko irtenbide teknologiko berritzaile eta jasangarrien bidez landa-eremuetan mugikortasun autonomoaren eredua garatzea du helburu. Datu zehatzen bilketa eta analisiaren oinarrian, LandaGOk ezagutzaren transferentzia bermatu nahi du, teknologia hau beste eskualde europarretan erreplikatu eta eskalatu ahal izateko.

  • Garapen teknologikoa: Gipuzkoako landa-inguruneetan datuak biltzea, funtzionalitate autonomoak balioztatzea eta ikerketa-ibilgailu bat egokitzea, testuinguru konplexuetan bideragarritasuna frogatzeko.
  • Gizarte eta lurralde inklusioa: landa eta hiri-eremuen arteko arrakala txikitzea, zerbitzuetarako sarbidea hobetuz, mugikortasun inklusiboa sustatuz eta biztanle guztientzat aukerak erraztuz.
  • Lurralde berritzailea: Gipuzkoa “laborategi bizia”-n bilakatzea mugikortasun autonomorako, proba fisiko eta digitalen esparruan, araudi malgu eta datuen kudeaketa aurreratuarekin.

ESPERIENTZIA PILOTUAREN FASEAK

  • Gaitze fasea: teknologiaren bideragarritasunaren baliozkotzea landa-eremu konplexu batean; zehazki Abaltzisketa – Amezketa ibilbidean. Datuen bilketa eta probak 2025eko martxotik abuztura egin dira, herritarrentzako demoa barne.
  • Ikaskuntzak eta erreplikagarritasuna: gaitze fasearen ondoren, 2025eko abuztutik abendura, Zerain – Segura tartean test berri bat egingo da, aurreko esperientziak baliatuz eta autonomiaren erronka handiagoak gaindituz.
  • Fase pilotua: ibilgailu autonomoaren ustiapenerako azpiegitura garatu eta egokitzea. 2026ko erditik aurrera, lehen proba operatiboak hasiko dira ibilgailu elektriko autonomo batekin.
Furgoneta de BasqueCCAM en el pueblo de Abaltzisketa duispuesto a recabar datos

LandaGO elkarlan publiko-pribatu bidez garatzen da: Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, MUBIL, Vicomtech, Eurogap eta BasqueCCAM, ezagutza instituzionala, teknologikoa eta enpresariala uztartuz.

LandaGOk apustu estrategikoa egiten du landa-eremuetako mugikortasun adimentsuaren eta berritzailearen alde, inklusibitate, jasangarritasun eta berrikuntza teknologikoa erdigunean jarriz. Gipuzkoa posizionatu nahi du mugikortasun autonomoaren soluzio europar eredu gisa, landa-ingurunearen erronkei erantzunez.

Fase bakoitzean, zerbitzua optimizatzeko eta tokiko beharretara egokitzeko datu giltzarriak jasoko dira, erreplikagarritasuna sustatuz. Helburua da 2030erako eredua esportatzeko eta egokitzapen gaitasuna lortzea, Gipuzkoan zein Europako beste testuinguruetan mugikortasun autonomoa eskainiz.

.

Gipuzkoa

Proiektuaren finantzaketa:

Smart Mobility Industry: proiektu pilotuak.

Lehiakorragoa izateko garaia da